Kaixo: Mukwano-lagun, 2006ko martxoan sortzen da. Lagun talde bat joan ginen Ugandara piraguan ibiltzera eta han bizi izandako esperientzia ikaragarria izan zen. Eta ondoren ahal genuen neurrian, bertakoei laguntzea erabaki genuen. Botikak bidali eta ahal bagenu osasuneko espezialistaren bat bidaltzea hango ohianeko klinikara lanera eta bertako umezurtzei behar beharrezko gauzak ematea (eskolarako materiala, koltxoiak, moskiterak...). Orain arte lau dentista egon dira bertan eta umezurtzentzako hiru bidai egin dira.